Jira

Gure gizartea

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Eta hara, bukatzeko, izua eragiten zidan kolektiboen sorreran eta, oro har, bizikidetzaren oinarrian legea dagoela ikusteak, edo Legea esan beharko ninake akaso, baina horixe dun multiplo komun txikiena, esaldia beti iruditu zaidan gorrotagarria, bestearen askatasuna hasten den lekuan amaitzen da norberarena, zergatik, bestearen askatasuna hasten den lekuan hasten dun nirea ere, hortik abiatuko gaitun batera egin nahi badugu bidea, baina ez, gizarte mediokre batean bizi garela erabaki din Iñaki Azkuna jaun txit agurgarriak, ergelak garela alegia, eta agintari buruargiei eskerrak egiten dugula aurrera, horrexek ematen zidan izua, diskurtsoak ez ditun batere aldatu, forman bai, onkeriazko berniz aurrerakoi batean bildua zatorren dena, baina mamia bera dun beti, zuek egin lana, produzitu, irabazi bizirik mantentzeko lain, hazi umeak eta sartu aurrezkiak gure bankuetan, guk kudeatuko dugu ederki zure etorkizuna, uste dinat Max Weber izan zela etika protestantea eta kapitalismoa lotu zituena, 1903an kaleratu zinan, eta 108 urte beranduago kapitalismoa dun erlijio bakarra. Eta erlijio horrek ez din alaitasuna atsegin.

Amaia Vazquezekin bat natorren: gure gizartea plazeraren etsaiadun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.