Maialen Akizu.

Harro

2024ko martxoaren 23a
05:00
Entzun

Aho-biribila da harroa. Burokrazia karratuari orratza sartzen diona, ez merezimendu ez meritu, eskubideez ari dena. Harroa da astaputza, zizahori, gibelurdin eta onddoen lehengusu kolorgea, saskian lekua alferrik hartuko dizuna, propietaterik gabea. Azalak hartu ezinik dabilena da harroa, ezagutza ez delako erabilera, eta zauria ez delako haragia besterik. Azalberritzea behar du harroak, eta bazterrak harrotzen ditu bazterrekoak erdigune izatea eskatzen duelako. Arto beroaren usaina omen du harroak. Eta arto beroa ez da krispeta, harroak ezin duelako herriko zineman euskaraz zaratarik atera. Harroa da behin ere inon jokatu gabe kanpeona dena, eta ia berdin da Uruguairen kontra zer gertatuko den. Bere burua asko uste duena da harroa, burua gora dabilena, bere buruari zu esaten diona. Hodeien auzokoa da harroa, haizearena, hego-haizearena, harroa ez da demokratikoa, zuhurra, mundutarra, handi ustea da harroa, handiuste txikitua, ez uste bai ustea, panpana jotzen duena, ilea zutik eta kukurruka dabilena. Eta gu harroak edo, harro edo, hementxe gara, besterik ezin izanda, zortez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.