Jira

Hebentik

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Jeremi Garat adiskide gitarrista hautak hel arazi dit eskaera. Zuberoan Hebentik artista taldeak filma bat bilduko du eta dirua behar dute zine-material garestia alokatzeko eta lehen irudiak biltzen hasteko. Herenegun urrunean ikastola berria Sohütan partzuergoan eraiki zen bezala, nahi dute gazte hauek ere Maulewood altxatu, berrogeita hamar euroko laguntza-txartelak proposatuz. Aski da esku-ukaldia elkartearen zuzenbidera bidaltzea: Matalaz karrika 4, 64130 Maule.

Mundu opulantaz gohaitu kide baten istorioa kontatuko dute, Amerikak eta gabetasun filosofikoa ardatz edukiz. Itxurak zuri-beltzean baldin badira, Jim Jarmuschen hegala nabaritzen ahalko da obra horretan eta gainera musika Jeremiren talenduaren meneko uzten badute bada, Zuberoako oihan beltz eta haran zilarretan dead man antzeko bat badukegu miresteko. Uste dut Pettarra bezain Basabürüa horrelako xedeen ingurune paregabeak izan daitezkeela.

Argi da enetzat aspalditik Zuberoa mito larrutzaile ukigarrienen tokia dela eta hor halaber kolibriaren lan-zatia eramatekoa dela gure lurraldeak basamortu bihurtzen dituen neoliberalismoaren suntsitze eta erretze oldeen aurka.

Berterretxe aiduru dago: hebentik@ cegetel.net.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.