maialen akizu 34 172x172

Herentzia

2023ko abenduaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aste honetan argitaratu dute herentziaren inguruko Espainiako lehen ikerketa soziologikoa, aditu-talde batek egina, baina BBVAk finantzatua. 60 urtetik gorako milaka lagunek erantzun dituzte galderak, eta %83 dago «gurasoen ahaleginaren erakusgarri den» diru-kopurua mantentzearen alde. Herentzia, ordea, ez da heriotzan hasten: erdiek baino gehiagok onartu dute ondorengoak etxetik joatean laguntza ekonomikoa eman izana, erosketak, argia edo uraren fakturak ordaintzea ohikoa da, eta ikasketak pagatu dizkie hamarretik zazpik. Eta hau dena bake eta eztitan. Galdekatuen %10ek soilik izan du familia gatazkaren bat gaiaren karira, nahiz eta %33k baduen herentziaren bueltako haserreen berri. Etxeko hormak beti barrura begira, eta bizilagunarenak beti mehe. %40k du familia herentziarengatik liskartzeko beldurra, eta ehuneko berak ametitzen du honetaz sekula hitz egin ez izana.  

Bakoitzak badaki zein ehuneko puzten duen, zein den familia otorduetako bere aulkia. Gabonak badatoz. Patea, langostinoak eta mazapanak. Negua ez da meloien sasoia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.