Fritz Langen Herio nekatuta dago film espresionista 1921ekoa da. Pelikulan, Heriok bikote alemaniar maitemindu bat desegiten du senarra bere erreinura eramanez. Saminean desesperaturik, emazteak pozoia irensten du bera ere Herioren lurretara joan eta maitearekin elkartzeko. Heriok, ordea, errugabeak hiltzeaz nekaturik, aukera bat ematen dio: hiltzear dagoen biziren bat salbatuz gero, maitalea itzuliko dio. Maiteminduak porrot egiten du tratuan, baina Heriok beste aukera bat ematen dio: beste bizi bat eman behar dio senarraren trukean. Saiatzen da saiatu hiltzeko prest dagoen norbait topatzen, galdetzen die zaharrei, eskaleei, gaixoei, baina denek babestu dute daukaten pixarra. Bat-batean etxe bat sutan, bizilagunak oihuka, eta haur baten intziriak. Maiteminduak sehaska du parean, Herio azaldu da haurra berekin eramateko, baina emazteak haurra leihotik bota eta salbatzea deliberatzen du. «Irabaz diezazuket», esaten dio Heriori, «baina ez edozein preziotan». Herio bera ere joan badoa; behar ez zirenak hiltzeaz nekatua zegoen. Herio nekatuta dago; ez, ordea, Israel.

Herio nekatuta dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu