Goierriko turismo kanpaina batek eskualdea Basque Highlands berrizendatzen du. Bultzatu dutenek jakinen dute beste munduko toki batekin konparatzen ibiltzea errentagarria den, ekonomikoki eta kulturalki, eta zergatik aukeratu duten Eskozia. Ingelesa erabiltzea, berriz, hortaz norbait kexaka ikusi badut ere, ez zait gaizki iruditzen, notizian bertan irakurri baitut mundu zabalean saldu nahi duela bere burua Goierrik norako turistiko moduan. Kanporako kanpaina baldin bada, ez gintuen gaiak arduratu beharko.
Baina euskaldunok gara kanporako gure kanpainen jasotzaile handienak. Bartzelonan edo New Yorken euskal kantariren batek emanaldi bat ematen badu, egunkarietako agendetan agertuko zaigu iragarpena eta gero bertako kronikak jasoko ditugu puntual-puntual. Kultura jeloskorra gara. Kanpotik nola ikusiko gaituzten kezkaren kezkaz akaso ez dugu uzten kasu egin diezagutela. Barne erabilpenerako edukiontziak ingelesez izendatzeko kaikukeria bai, baina gero atzerrira atzerritar ateratzeko uzkurkeria.
Speech hau bota ondoren, pena www.basquehighlands.com webgunera sartu eta egiaztatzea euskara eta gaztelania hutsean dagoela. Ingelesa izenean baino ez. Beste basque culinary center bat.

JIRA
Highlands
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu