Angel Erro.
JIRA

Identitarioa

2016ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur zerbait identitarioa egiteko gogoz esnatu naiz. Ez dakit norbait gehiagori gertatu zaion inoiz. Ez da askotan gertatzen zaidan gauza, beraz aukera aprobetxatu behar nuela iritzi diot eta arrapaladan jantzi eta karrikara atera naiz, eguneko objektiboa nola beteko: zerbait identitario eta pixka bat eroa egitea.

Bandera bat nonbait jartzea biderik errazena izanen zen, errazegia aukeran eta batere originaltasunik gabea. Horretaz aparte, ez dut ez ikurrinik ez Espainiako Errepublikako banderarik ez bestelakorik ere; bat erosi beharko nuke eta nago identitarioa izateak ez duela dirua aurreztearekin zertan bateraezina izan. Eskura dudanari heldu eta erabaki dut, besterik gabe, euskara inposatzea. Igandea izanik bulegoak itxita daude eta, lehen esan bezala, ez dut denda batera alferrik gastatzera sartu nahi; beraz, ezin nire euskara ez funtzionario ez saltzaile erdaldun bati inposatu eta lotsatiegia naiz kaleko ibiltari bat gelditu eta hor, ez bat eta ez bi, nire elebiduntasunaren erakuskeria gordina egiteko, demagun, ordua euskaraz galdetuz. Banku batean eseri naiz zutabe hau ahalik eta modu nabarmenenean idaztera. Ez dakit nahikoa izanen den. Dagoeneko etxera dut gogoa. Hurrengoan hobeki saiatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.