Eta geuretzat ere, zergatik doa abiada bizian mundua? Ez ote da beste mito bat, hori ere?
Sartzen zara edozein hedabide erraldoiren edizio digitaletan, eta berria dator berriaren ondotik, eta berriagoa gero, eta azken ordua berriagoaren ondoan, eta ematen du egun bakar batek biltzen dituela mila kontu benetan hil ala biziko, mundua izugarri ari dela aldatzen egunetik egunera, beti dago etorkizuna nolakoa izango den esaten dizun albiste harrigarriren bat, eta horiek irakurrita ematen du aldaketa izugarrien atarian gaudela, orain artekoa ez dela ezer izan, gizakia berehalaxe dela espazioan bizitzen. Dena doa ordea esaten digutena baino askoz motelago.
Noel Burch eta Allan Sekulak filma egin dute, The forgotten space, itsasoari buruz, merkantzien garraioa ardatz hartuta. Espainiako Público egunkariari eman zioten elkarrizketak ez dauka galerarik. Allan Sekularen hitzak dira: «Hamar merkantziatik bederatzi itsasoz garraiatzen da, ontzi handietan, eta ez hegazkinez, batetik bestera lehenbailehen joan nahi duenak hartzen duen garraiobidean, eta ez argiaren abiadan, baizik eta edozein bidaiari kosmopolita eta globalizatu desesperatzeko moduko abiada geldoan». Azkarrena, ahazmena.
Jira
Itsaso ahantzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu