Angel Erro.
Jira

Jolas parkea

2013ko abenduaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europa bera dagoeneko jolas parke bihurtu zaigu. Ingalaterrara mugatuta, Julian Barnes idazleak herrialde neurriko parke tematiko baten ideiarekin jolas egin zuen. Eleberri postmodernotzat sailkatu dute. Post- aurrizkia sobera du. Ekoizpenak behera doazen heinean, Europako hegoalde honetan batez ere, kanpotik, goraka ari diren herrialdeetako jendearentzat jatetxe, taberna eta hoteletako zerbitzariak izatea doazkigu. Asteburuan Bartzelonan hiru eguneko ezkontza indiar aberats bat izan da. Gonbidatuen artean, irakurri dut, Artur Mas presidentea edo Xavier Trias alkatea zeuden. Ez ninduen harrituko «zerbitzarien artean» irakurri izan banu.

Hori horrela izanik, jolas parke barruko jolas parkeen zoriaz kezkatzea erredundantea da. Frantziako Alsazian, parke tematiko zahar baten gainean beste bat ireki behar du baloi aerostatikoen enpresa batek, Antoine de Saint-Exupéryren Printze Txikia pertsonaiari eskainia. Ez dirudi proiektu ikusgarria, bi baloi planeta bana irudikatuz, jatetxe bat, zoo moduko bat, liburuko animaliak kartzelaratuaz. Aspaldian irakurri nuen nik Printze Txikia, baina esanen nuke hau ez datorrela bat pertsonaia ahaztezinaren izpirituarekin. Errentagarria izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.