maialen akizu 34 172x172

Kurioski

2025eko maiatzaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez daki bere izenik. Uste du Aner deitu ziola baten batek, baina izan zitekeen Ander, edo Ane, edo Han ergela! esan ei zion ondokoak. Ez daki nongoa den. Hizkerarengatik arabarra iruditu zitzaion, Gasteiz ingurukoa. Eta Gasteiz ez dago hain urruti, eta han gainera bizikletan joango litzateke lanera, eta gustatzen zaio Gasteiz. Ez daki jatorra ote den, feminista, zezenketen kontrakoa eta sanferminzalea, baina iruditzen zaio baietz, hori transmititu zion. Aurreko astean egin zuten topo ikastaro batean. Bere zenbakia du baina ez dio oraindik idatzi. Goizegi dela uste du, lehenengo pausoak garrantzitsuak direla, eta beste enkontru bat behar duela baieztatzeko. Ez diot ezer gehitu nahi. Zoragarria da ilusioaren atariko dagoenari begiratzea, entzutea nola ari den inpultso bat arrazionalizatu nahian, nola ez garen atrebitzen sentitzen, eta nola ezin dugun besterik egin. Ez du maitasun hitzik aipatu. Bihozkadez, intuizioaz eta jakin-minaz hitz egin du. Eta niri Gonzalo Torneren esaldi hura etorri zait gogora: Zer da maitasuna, jakin-min urduri eta goren bat ez bada?

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.