Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Lagunak

2013ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezkorra eta makurra izatea zer den. Korrikaren aitzakian idatzi zuen zutabe ederrean, Irati Jimenezek esaten zuen euskaraz lagun hitza erabiltzen dela pertsona adierazteko, eta hori ere gaizki hartu nuen nik: lagunak orduan ez dira pertsonak besterik, edozein, parean tokatzen dena, leku batean batera daudenak, nola ezagunak hala ezezagunak, denak, eta ez zitzaidan definizio aldrebesa iruditu.

Akaso horixe dira lagunak: une batean, leku batean zurekin batera daudenak.

Akaso horixe dira lagunak: taberna itxitakoan barruan geratzen diren lagunak.

Ia ahaztuta neukan zer den tabernatik egun argiz irten eta goiza alkoholaren lurrunetan zeharkatzea, hiria inoiz baino arrotzagoa egitea, bere zapatu goizeko poz eta argitasun horrekin, bere zorion bare horrekin, bere miseriak ezkutatzeko daukan trebezia horrekin; eta inoiz baino arrotzagoa egitea jendea, zapalduaren zoriona den zapatua profitatu nahi zuten milaka lagun, eguzkitako betaurrekoak eta jaiegunetako irribarrea jantzita, Baionatik etorriak asko errugbia ikustera, terrazetan eserita txakolina edaten. Eta inoiz baino arrotzagoa egitea zeure burua.

Batzuetan besteak bezain arrotz gara nor bere buruarentzat.

Bazkaria neukan lagunekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.