Angel Erro.
JIRA

Lehoi erregea

2018ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Trailer batek ezustean harrapatu nau. Marrazki bizidunetakoa izandako film arrakastatsua ustezko irudi errealetan filmaturik berriz estreinatuko dute. Gus Van Sant zuzendariari Psycho filmaren remake-a egiteko proposatu ziotenean, Alfred Hitchcocken jatorrizkoa (ia) planoz plano errepikatzeko balentria izan zuen, eta harrera kritiko eskasa lortu, gehienek uste izan baitzuten alferrikako lana zela. Filmak bi Razzie sari irabazi zituen, remake txarrenari eta zuzendari txarrenari emanak. Batzuek, berriz, Van Santen erronkaren atzean zinemagintzaren politika komertzialaren kontrako purrustada ironikoa ikusi nahi izan zuten.

Lehoi erregearen (hezur-haragizko bainoago) pixel-efektu berezizko bertsio honek ez du uste merkatuaren gaineko ironiarik ezkutatzen duenik, ez kritika txar askorik jasoko duenik. Aldeko erreakzioak susmatu ditut trailerrarekin. Ez da estilo bereko lehena. Oihaneko liburuarekin ere gauza bera egin zuten. Aladinarena ere iragarrita dago. Disney garai bateko marrazkiez ahalketuko balitz bezala. Beste norbaitek azalpen hobea eskaini artean, gaur egungo teknologiarekiko liluraren marka, ustezko errealismo muturrekoarena, ikusten dut nik honelako ahaleginetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.