Angel Erro.
JIRA

Loreak

2015eko abenduaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hurrengo Oscar sari emanaldian euskara aditzeko aukerak nabarmenki jaitsi dira (Gran Hermano16-ko finalarekin etsi beharko dugu). Atzo asko goibelduko ziren. Beste batzuek, berriz, lasaitua hartuko zuten, lasaitu ezin aitortuzkoa, arazo bat gainetik kendu izan balute bezala, azkenean sarien eta aipamenen zurrunbiloan filmaren hizkuntzari ezikusia eginen ote lioketen, beste kontu batzuk azpimarratzeko, garaituz gero, noski. Garaituz gero; porrota bai delako guztiz euskalduna izan, Jorge Oteizaren estiloan. Iban Zalduak azkar bistarazi duenez, El País egunkariak Loreak-en kanporaketaren berri emateko tenorean, «la cinta vasca» deitu du; gero zuzendu du: «la cinta rodada en euskera». Lasaitua ere bai, ez dugulako geure burua zuritzen ibili beharko, edo promozioaren onurengatik diskretuki beste aldera begiratu, AEBetako zinemagintza menderatzailearen irizpide egozentriko eta etorkorren arabera euskal kulturaren ahalmena epaitzera makurtzeagatik. Lasaitua, azkenean, otsailaren 28an gaupasa egin behar izanen ez dugulako. Biharamuna, 29 —bisurtea da— astegun buruzuria. Lasaitua, geure burua nolabait engainatu behar dugulako atzo hartu genuen desilusioa gaur gehiegi nabari ez dakigun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.