Jira

Munstroa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuri beltzeko irudietan zoroak ageri ziren, presondegiko patioan; ontziak garbitzera jaiki nintzen. Bazkalondoa zen. Nadiak negarrari eman zion. Zer gertatzen da? Telebista seinalatu zidan. Mediku naziei buruzko dokumentala ari ziren botatzen La2en. Esperimentuak egiten zituzten preso juduekin. Kasualitatez ohartu zen mediku bat gasaren efektuaz, etxera mozkortuta iritsi eta garajean autoa piztuta utzi zuenean. Baina metodoa hobetu egin behar zen, merkatu; karbono monoxidoa zen hasieran, gero Zyklon B. Milaka hil zitzaketen hartara egunero. Zergatik ordea, atera zitzaion barru-barrutik.

Hemezortzi urterekin Dachaura eraman gintuzten, esan nion. Txikia zen Auschwitz baten aldean, baina han ere esperimentu beldurgarriak egin zituzten. Dutxak erakutsi zizkiguten, horko zulo horietatik barreiatzen zuten gasa, eta labeak, hortxe erretzen zituzten gorpuak. Zer sentitzen zen? Ez dakit, denok isilik ibili ginela akordatzen naiz. Badakizu zer egin zitzaidan gogorrena? Munstroa erakutsi ziguten, eta aurpegi normal-normala zeukan; kiroldegietako dutxak ematen zuten, ogia egiteko moduko labeak. Normalak ziren.

Gauean mozkortu egin ginen Munichen; eta ez preseski goizean ikusitakoa ahazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.