Angel Erro.
JIRA

Neutroa

2021eko martxoaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Norbaitek bota du galdera: «Zein da mundu gehienak onartzen dituen gezur historikoen artean zuri gorrotagarrien iruditzen zaizuna?». Ehunka erantzun bildu ditut. Ezin izan ditut guztiak irakurri. Batek atentzioa eman dit. Baina ez dut atzera aurkitzen. «Zientziak ideologiarik ez duelakoa» edo «Ezagutza zientifikoa neutroa delako topikoa», oker gogoratzen ez badut. Hausnartzera gelditzera behartu nau, ados ote nagoen. Oraindik ez dut argi. Behar duen bidetik ulertu badut, baliteke baietz. Inguruan tarteka sumatzen dudan zientziaren aurkako jarrera arriskutsuetan erortzera eraman gabe betiere.

Adibide bat bilatu behar izan diot neure buruari. Gertukoenari heldu diot. Loizuko gizona. Espeleologo batzuek Erroibarko leize batean aurkitu berri duten hezurdura. Ez dut nik esaten gizona ez denik. Ongi aztertuko zituzten hondakinak. Baina Antzinateko gorpuzkiekin maiz gertatu da zientzialariek gizon direlako aurreiritzia izan eta gero beste batekoak suertatu. «El chico de la Gran Dolina una niña», irakurri berri dut Atapuercako fosil ezagun bati buruz.

Modenako maitaleak deitutakoek maitale izateari utzi zioten biak gizon zirela deskubritu zutenetik. Eskutik heldutako bi anaia edo guda-lagun izanen ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.