Angel Erro.
JIRA

Norgehiagoka

2016ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nire inguruan halako lehiaketa bat abian jarri da, Londreseko alkate berria musulmana izatearekin nor gutxiago harrituko, nork naturalago hartuko edo, beharbada zehazkiago, Londreseko alkatea musulmana dela esateak nor larrituko gehiago; eta horretarako, azpi-lasterketa betean, orain eta iraganean musulman batek gobernatutako Europako hiriburu gehiago —Wikipediaren laguntzarekin, susmatzen dut— nork lehenago botako.

Izan ere, Londresen hauteskundeak izanak zirela eta irabazle nor gertatua zen nola jakin dudan adierazkorra da horretan. Jaso dudan lehen notizia hemengo hedabideek hautetsiaren erlijioa nabarmentzen zutela salatzeko tweet bat izan da. Beraz, neu ere amorratu ahal izan naiz hemengo (sic) hedabideen kaikukeria, mikro-arrazakeria ez esatearren, ikusita.

Gero jakin dugu hauteskunde kanpainan Sadiq Khanen kontrako jarrera arrazistak egon direla; debate batean beste hautagai batek bizkarra eman dio berak hitz egin bitartean, eta baita alkatetza galdu duen alderdiko hautagaiak ere beldurraren mamua astindu nahi izan duela, arrakastarik gabe.

Kolektibo gutxitu bateko partaideak zerbait lortzen duenean gutxiengo horren kidetzari buruz ezer ez aipatzea da, nire ustez, diskriminatzaileagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.