Orokortzeak bere arriskuak baditu. Gutxiengoek inork baino hobeki dakite hori, komunitate handiagoaren begiak bloke bakarreko baino ezin dituelako bereganatu. Gutxiengoek aringarri beharko lukete, beren artean behintzat, ñabardurak egiteko ahalmena. Gutxiengo baten kide izateko harrotasuna hortik datorkit, niri behintzat.
Guk jakin dezakegu etakide guztiak ez direla telebista batean ateratzen duten bakarraren gisakoak. Baina ez genuke sumindu behar berea kontatuz nonbait ateratzen delako. Gibel asmoa egoteak bere esanak gezurtatzen ditu? Azken finean zein da kezka? Kanpotik nola narratzen gaituzten? Hori ez dugu aldatzerik. Ez genuen argi gurea gurengandik konpondu behar zela? Horretarako gauza izan beharko genuke, direnak direla, ñabardura gabeko hari guztiak txirikordatzeko. Nik badakit etakide guztiak ez direla kuadrillako ergelenak. Ez sentikorrenak.
Irudipena dut kanpotik ez ezik, barrutik ere ongi ahalegintzen garela euskaldunaren irudi bakarra emateko. Euskalduna jazarria dela diogu, besteen eta beren buruaren jazarleetako asko euskaldunak izan direla ahaztuta.
Oharra: Barka, azkenean kikildu naiz. Aldatuko didazue testuko hainbat hitz? Euskaldun idatzi dudan tokian, jarri gay.Etakide-ren ordez, diva.

JIRA
Orokortuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu