maialen akizu 34 172x172

Paisaiak

2024ko otsailaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Irati Majuelo iruindarrak euskal eleberrigintza eta hiria lotu ditu bere doktoretza tesian. Bost nobeletako hirian ibiltzeko manerari irakurketa feminista bat proposatu dio. Berripaper honetan atzo Uxue Reyk egindako elkarrizketan kontatzen zuen, besteak beste, arbuioz eta beldurrez begiratu zaiola hiriari, emakumeak izan dituztela protagonista hiri modernoaz idatzitako lehen eleberriek, eta hiriaren eta landaren dikotomian euskalduntasun purua bigarrenarekin lotu dela.

Hiria, ibilerak eta paisaiak. Susmoa dut ikerketetan, elkarrizketetan, sorkuntzan, oro har, gehiagotan azaltzen dela norbanakoa ingurunea baino. Lekua bizitzaren eszenatoki soil balitz bezala. Kanpoa utzi eta barrura begiratu; hor dagoelako gure ongizatea, kontatzeko daukaguna, gure esentzia, hor gaudelako gu. Eta ni halakoetan Agnès Varda artistaren Agnèsen hondartzak film zoragarriarekin oroitzen naiz. Hondartzan jesarrita halaxe aitortzen dio kamerari: pertsonak erdiz-erdi ebakiko bagenitu, paisaiak aurkituko genituzke.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.