Angel Erro.
Jira

Piratak

2013ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Greziako telebista publikoa itxi zutela —ez dakit munduan baden beste estaturik telebista propiorik gabe— bagenekien, ekainean, azken hitzak eta beltzera nola itzali zen teleberrietan ikusi genuen eta, Youtuben geroago—nik behintzat—, Greziako telebistako orkestrak eman zuen azken kontzertua, musikariak, jo bitartean, negar batean zeudela. Ez nekiena da ERTk orduz geroztik modu piratan jarraitu duela. Herenegun poliziak telebistaren egoitzatik irtenarazi ditu bertatik ari ziren kazetari pirata eta seguruenik ez otzanegiak.

Valentziako telebista bide beretik doa. Itxi arren, oraindikseinalea erabiltzen ari dira saioak eta emateko. PPk ezarri zentsura erregimena akitu eta langileek plazaratzen dute orain arte eginarazia, isilarazia. Hunkigarria egin zait informatibo batean berriemailea valentzieraz ikusleei metroaren istripuaren aferagatik barkamena eskatzen aditzea.

Munduko telebista, hedabide —publiko zein pribatu— guztiek (baina batez ere publikoek) urtean behin, hilabete batez gehiegi eskatzea baldin bada, elkartasun instituzionala den zenbaki mitiko bezain estua den urtearen %0,7an gutxienez (hots, bi egun eta erdiz) langilek hartu eta pirata bihurtu beharko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.