Angel Erro.
JIRA

Plagioa

2015eko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pedro Ugartek salatu berri du bera bigarren gelditutako 1989ko ipuin lehiaketa bateko irabazleak, Alvaro Bermejo donostiarrak, plagioa egin zuela ordukoan. Internet garaian errazagoa da horrelakoak detektatzea. Orduan ez hainbeste. Horregatik, akaso, hogeita sei urte igaro behar izan dute iruzurra deskubritzeko. Max Aub ipuin lehiaketaren hirugarren deialdian izan zen. Aurten, hogeita hamargarrenean, 6.000 euroko saria jasoko du irabazleak (epea irekita dago).

Ez da lehen aldia Alvaro Bermejo, Begoña Ameztoy idazle orobat donostiar eta orobat talentudunaren senar ohia, iruzurrean harrapatzen dutela. Aldi horietako batek zerikusia du euskal literaturan. 1988an izan zen. Bermejok Donostia hiriko ipuin saria eskuratu zuen. Euskaraz jakin gabe. Euskarara itzulitako lan batekin. Orduan, eta gogoratzen dutenen artean oraindik ere, euskal literaturaren ahulezia, simulakroa edo dena delakoa salatzeko trikimailu zikintzat hartu zen. Egileak (plagioarenak, alegia) hortik joko zuen bere buruaren defentsan. Eta guk amua irentsi. Hogeita zazpi urtez.

Ahulak ginen —eta seguruenik oraindik ere bagara—, baina ez ziria sartu digutelako sariketa batean edo bitan, baizik eta hain erraz endredatzen garelako geure buruaren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.