Atzoko eta herenegungo portada gehienak sigla zaharrez bete ziren. Espainia herrialde nostalgikoa da. Irudiko luke Espainiak ez dakiela Espainia batuta mantentzen barne etsai bat gabe.
Atzoko eta herenegungo portadak ikusita, etsialdiaren ilunabarrak guztia nostalgiaren magiaz estaltzen duela esanen luke Milan Kunderak. Eta Espainia herrialde nostalgikoaz gain, bada herrialde etsitu eta ilunabartsua. Eta estaltzeko gauza pila bat dauka.
Estaltzeko eta makillatzeko. Herenegungo portada batean atxilotuetako bat agertzen zen, Guardia Zibil baten aurrean, aurpegian haserrea. Berehala zabaldu zuten egunkariak photoshop bitartez makillajea gehitu zitzaiola, oraindik ez dut argi zer gibelasmorekin. Lagunen batek esan dit emakumea maltzurrago, ankerrago agerrarazteko. Emaitza ikusita ez nago teoria horrekin ados. Gero eta gehiago kostatzen zait beraien logikan sartzea.
Atzoko portada batean Zulueta (ustez photoshopik gabe) irribarrez agertzen da. Lagunen artean komentatuta, haietako batek bota du Arnaldo Otegiren «Egin irribarre egin, irabazi egingo dugu eta» berriztatu nahi izan duela. Beste batek, ezker abertzaleari «ez nizuen ba esan, hau da malgu aritzearen ordaina» bat helarazten ari dela. Nola jakin.

Jira
Portadak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu