Angel Erro.
JIRA

Pribilegioak

2017ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estrategia atzo goizekoa ez den arren, atzo eta beti bezainbesteko arrakastarekin jarraitzen dute erabiltzen, batez ere benetan pribilegiodunek behe klasekoen artean tirabirak sor daitezen, langileen arteko elkartasuna saiheste aldera. Deabruzko logika haren arabera, egunean behin jaten duen pertsona bat pribilegiodun hutsa da egun osoan zer janik ez duenaren ondoan, lan egonkorra (oraindik, goitik ez baitira desegonkortzeko neurriak hartzera ausartu) daukana abantailatsua da, ezinbestean kolokako enpleguaren beheranzko zurrunbiloan sartu beste aukerarik izan ez duenaren aurrean, edo, orain gutxi gertuko liburuzain bati aurpegiratzen ikusi dudan moduan, semeari lauzpabost liburu erosteko gaitasuna duen ama txalotzea klase pribilegiatuari txalo egitea dela, badagoelako hori egin ezin dezakeen gurasorik.

Gure klaseak, generoak, adinak, sorlekuak ematen dizkigun abantailazko egoerez gogoeta egitea guztion betebeharra da, batez ere abantailen artean bereizten jakiteko eta, izatekotan, pribilegiatuak norekiko garen ikasteko. Esaterako, Nafarroan orain hasi da euskaldun jendea pribilegioduna delako zurrumurrua haizatzen. Salaketa mota hori gorago aipatutakoen motakoa da, zer kendu nahi dizuten galdetzen hastekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.