Angel Erro.
JIRA

Psikoteknikoa

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Politikaren judizializazio usuagoaren ondoren, haren psikiatralizazioa etor daitekeela salatu du Jean-Luc Melenchon lehiakideak, epaitegi batek Marine Le Penen azterketa psikiatrikoa eskatu duelarik, harira gehiegi etorri gabe Estatu Islamikoaren irudi gordin batzuk sare sozialetan zabaltzearen erantzukizuna noraino ulertzeko gai ote den zehazte aldera. Matteo Salvinik ere elkartasuna adierazi dio.

Nik beste iritzi batekoa naiz; elkartasuna adieraztekotan, neurria ez orokortzeagatik da. Ez zait bururatzen, funtzionario gehienek test psikotekniko bat gainditu behar badute beren lanpostuaz jabetzeko, zergatik ez dugun gauza bera egiten politikariekin eta geure agintariekin. Megalomaniak, egolatriak, bipolarkeriak, gezurra konpultsiboki esateko joera saihetsezina, jarrera neurotikoak edo talde lanean aritzeko ezintasunak garaiz detektatzeak arazo asko saihestuko lizkiguke herritarroi. Titulu akademikoen faltsutze masiboaren kasuan egiaztatu dugu egiazki ez direla sinetsarazi nahi ziguten bezain prestatuak. Beharbada, bezain orekatuak ere ez.

Ez naiz klase politikoan bakarrik gelditzen. Niri, hemen hasteko, inork ez zidan test txikiena ere pasarazi, ezta atariko proba bat ere, eta gero gerokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.