Angel Erro.
JIRA

Sakelakoa (I)

2016ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Izan naiz Jules Verneri buruz Madrilen egin duten erakusketan, eta berpiztu zait gaztarorako omen den idazlea berrirakurtzeko gogoa. Alberto Barandiaranek itzuli berri duen Kazetari amerikar baten egunaldia 2889an-ekin hasiko naiz. Oker ez banago, bertan Jules Vernek edo, aitaren ideietan oinarrituta, haren semeak, egiletza ez baita ziurra, etorkizuneko asmakuntza eta aurrerapenen zerrenda egiten du. Spoiler-ik ez, please, baina eginen nuke Vernek, maiz asmatu arren, ez zuela telefono mugikorra iragarriko.

Aspaldiko elkarrizketa batean William Gibson idazleari galdetu zioten zergatik zientzia lehengo fikziozko idazleak ez ziren gai izan sakelako telefonoa asmatzeko, hain pentsaezina ote zen. Erantzuna: ez zuten egin ohiko tradizio narratibori traba gehiegi sortuko baitzion. Zenbat film zahar ez ziren segituan amaituko protagonistak sakelakoa eskura balu. Oraingo askotan, izan ere, gidoilariek burua hautsi behar dute pertsonaiak inkomunikatuta nola utzi (sakelakoa hautsita, bateriarik edo estaldurarik gabe...), istorioak intriga gordeko badu. Nahiz eta gidoilari benetan onak izan pertsonaia bat inkomunikatuta nola irudikatu gai direnak, sakelakoa eskuan, kargadore eta guzti. Baina hori beste zutabe bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.