maialen akizu 34 172x172

Sindikatuen gorputza

2025eko maiatzaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Maiatzaren bateko Langileen Nazioarteko Egunaren harira berripaper honetan Aner Euzkitzek klase borroka norena den galdetu zuen, zein den iruditeria, joera, nor apartatu nahi den noren mesedetan. Irakurtzekoa da. Biharamunean, Martxelo Otamendik titularrera ondorengo galdera ekarri zuen: M-1, sindikatuaren edo langileen eguna? Otamendik maiatzaren bateko manifestazioak batzea iradokitzen zuen; ni, ordea, beste norabait eraman ninduen galderak. Atentzioa ematen didate manifestazioen estetikek, eta aspaldian polemika ikurrinen bueltan sortu bada ere, niri deigarriak sindikatuen manifestazioen irudiak egiten zaizkit: paparreko pegatinak, sigladun banderak, nahasten ez diren koloreak. Ez dira ikusten bestelako manifestazioetan geroz eta ohikoagoak diren kartoi puskak, edo leloak dituzten pegatinak, edo koloretako banderak, pelukak, dantza. Feminismoak erakutsi dizkigun beste gauzetako bat da gorputzak esan egiten duela, eta kolektiboan ere osatzen dugula gorputz bat. Eta jatorri etimologikoa antzerakoa izango dute, baina ez dira gauza bera gorputza eta korporazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.