Jira

Souvenir

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Beharbada ez da halakorik izango, ez da negoziorik egingo ETAk bere 50 urteko historian utzitako gertaera, kontakizun, istorio, leku sinboliko, dokumentu eta irudiekin, baina apustu egin behar banu, baietz esango nuke. Azkar da oraindik, baina ausartuko naiz esaten laster ikusiko ditugula erakunde armatuaren anagrama txukun-txukun serigrafiatutako txapak eta tixertak salgai. Honezkero hasia da baten bat patentea lortzeko asmotan.

Memoria bizirik mantentzearen eta memoria hori bera edukiz hustearen artean oso tarte fina dago. Elgeta, Eibar eta Gernikako udalek «gerra turismoa» bultzatzea erabaki dutela irakurri nuen. Eta berez etorri zitzaidan galdera: gauza bera da memoria gordetzea eta memoria saltzea? Loiolako basilikaren aurrean zegoen denda txikia etorri zitzaidan gogora; hantxe ikasi nuen zer ziren souvenirrak. Memoria turistikoa pizteko objektu kitschak.

Bizirik mantendu nahi den memoriaren nolakotasuna baita auzia, azken batean. Espainiako Gerra Zibilaz gauza ugari esan liteke, eta gauza ugari esan behar da. Ez dakit, ordea, «gerra turismoa» bultzatzea ote den eredua. Nora eramango ditugu turistak,Ibañez de Bilbao kalera? Zenbatean erosi ahal izango ditugu anagramak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.