JIRA

'Spian'

Angel Erro.
2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dakit argazkia benetakoa den, hizkuntza eta are alfabetoa ere ezagutu gabe Txinan ekoizten dituzten Espainiako souvenir denda batekoa (souvenir, ai, esportaziokoak) ala Pegasus espioitza softwarearen kasuak espresuki inspiratutako meme berri bat: espainiar banderadun txano bat SPIAN letrak dituena. Eta hala da, spiatu spiatzen dute, edo gaituzte. Kasu honetan nork nor zehaztea ez baita kontu makala. Espainiako Gobernua da nork. Antza, munduko gobernuek baino erosi ezin duten barrandatze tresna omen da. Espainiako Inteligentzia Zentroak aitortu du erosketa. Sei milioi euroren truke. «Atzerrian» erabiltzeko. Eta hor dago koxka. Nor horretan. Nor zelatatzeko erosi duten, esan nahi dut. Espainiak nor duen, nor aitortzen duen, beste. Oharkabean nor duen, Freud bera harrituko lukeen moduan, atzerritartzat. Aitortza moduko bat da.

Euskal eta batez ere katalan politikari abertzaleak kontrolatu nahi izan ditu. Nork nor argi dugula, zilegi da zertarako galdetzea ere. El Mundo Today hedabide satirikoak bete-betean asmatu du azken-azken helburua zein den, ohi bezala, txiste batekin: «Espioi programa erabili dute independentisten sakelakoetan Espainiako bandera jartzeko pantailako horma-papererako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.