Jira

Tradizioa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Bat bitan banatzen da, eta ezker abertzalea lautan, edo zortzitan, alternatiba dira, edo alternatibaren alternatiba, edo batek daki zer; hainbeste zatiketa eta banaketaren ondoren, azkenean zer, eta indartuta atera den bakarra ezker abertzale tradizionala da (edo klasikoa, edo historikoa, izenak beldurgarri inportanteak dira, hitzen historia azalduz erakutsi daiteke Mendebalde aberatsaren Historia). Ez da harritzekoa, urtetako lana dago atzean, jende asko, borondate handia, maitasun itzela.

Izenak beldurgarri inportanteak dira, esan dut oraintxe, eta ezker abertzaleari tradizionala epitetoa erantsi zaio. Besteengandik bereizteko ahalegina da, badakit, lehenago Aralarrek bere burua zabal eta zibiltzat aurkeztu zuen, bide batez aurrekoa ortodoxoa eta militarra zela iradokiz, eta ezker abertzalearen ilegalizazioa konpondu ezean inoiz izenik hartuko ez duenez, ezker abertzale tradizionala deituko diote, edo klasikoa, edo historikoa. Aspaldikoa.

Ezkerrak, izan abertzalea ala izan beste edozein eratakoa, badauka tradizionala izaterik? Klasikoa bale, historikoa noski, baina tradizionala? Tradizioa gordetzeko ezkerrik ez dugu behar; tradizio berri bat sortzeko gai izango dena, lehenbailehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.