Egiazki Javier Milei hautagai ultraeskuindar xelebrea Argentinako hauteskundeetan gailenduko zelakoan nengoen. Ez dakit zuek ere susmo txar berak hartuta zeundeten. Baina badirudi ezetz; bigarren itzulia dagoen arren, emaitzek iradokitzen dute, ezustekorik ezean, beste hautagaia, Sergio Massa, lehenetsiko dutela ez hainbeste aldekoek, nola Milei Etxe Gorrixkara iristearen kontrakoek.
Oraindik daude (munduan, oro har, oraindik gaude) bi aukera txarren artean aukeratzera behartuta, baina txarkeriaren prelazio edo lehentasun-ordena argia izatea komeni da. Analistak hasi dira Argentina ultraeskuina geldiarazidutenen herrialdeen artean kokatzen. Taldehorretako azken kideak, Polonia edo Espainia (hor oraindik ikusteke dagoen arren kontuak lau urte iraunen duen ala bigarren itzulira joko duten).
Transatlantikoa bira egiten hasi ote da? Jendeak usaina hartu dio zerari, honek guztiak nora eraman ahal gaituen? Inolako konponbidea ez dela? Konponbidea beste nonbait dagoela? Agian gehiegi eskatzea da. Baina tarteka itxaropen izpi bat ernatzen zait, atzo goizean bezala Argentinako emaitzak ikusita, edo Palestinako sarraskia irmo salatzen ikustean, ez baitugu sartu nahi diguten hainbat lukainka irentsi.

JIRA
Transatlantikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu