Angel Erro.
JIRA

Txanda-pasa

2021eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal oasiraino iritsi da, leitu berri dudanez, politikariek COVIDaren kontrako txerto kanpainan txanda-pasa egin eta protokoloak agindu baino lehenago txertatu izana. Zain nengoen hemen ere noiz hasiko. Basurtuko eta Santa Marinako ospitaleen zuzendariak izan dira, biak EAJko zinegotzi ohiak, eta biek (hau, oraingoz, Espainiarekiko euskal berezitasuna) dimisioa eman dute. Izan ere, Espainian gero eta kasu gehiago azaleratzen ari dira. Zinegotzi, alkate eta are osasun sailburuak ere ezagutu ditugu, oraindik berez tokatu ez arren, COVIDaren kontrako txertoa jarri dutenak. Berez, ulergarria izan liteke, beste herrialde batzuetan bezala, ordezkari politikoak lehenago txertatuta, jendeari eredu gisa aurkeztu izan balizkiote. Behin beste eredua hartzea erabaki dela barkaezinak dira horrelakoak.

Tradizio pikareskoaren adibidetzat jo da,eta badago ez harrituarena egiten duenik («norbaitek duda egiten zuen ez zirela VIP txertaketak gertatuko?»). Berez, ustelkeria baino ezin zaio deitu. Batzuek, antza, oso barneratua dutena. Bestela, nola ausartuko ziren horrelakoetara? Baina, horretaz gain, badute egozentrikotik asko eta inozotik ez gutxi. Bestela ,nola pentsa dezakezu eskubidea duzula eta inor ez dela enteratuko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.