Angel Erro.
JIRA

Unibertsitateko ustelak

2023ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Tarik Saleh zuzendari suediar-egiptoarraren azken filma ikusi dut: Kairoko konspirazioa. Kritika baikor batek «Islameko Arrosaren Izena» izendatu du, seguruenik erlijio horretako teologia ikasle gehien biltzen dituen Al-Azhar unibertsitate prestigiotsua duelako kokagune. Bertako Imam Nagusia, askoren ustez Islameko autoritate gorena, bat-batean hil eta haren ondorengoa hautatzeak eragiten dituen azpijoko eta hilketak dira filmaren muina, kostaldeko herrixka xume batetik unibertsitatera iritsi berri den ikasle baten ikuspuntutik ikusita.

Onartuko didazue spoiler txiki bat? Amaierako eszena baino ez. Adam izeneko gaztea herrira itzuli da, berriz ere arrantzalea izatera aitaren ondoan, eta herriko imamak galdetzen dio zer ikasi duen Kairon. Hark ez du deus esaten. Nola azaldu 'ikasi' duen guztia? Botere politikoaren eta Unibertsitatearen barneko funtzionamendu ustela ezagutu duenak erraz susma dezake kanpoko batek ez diola antzik emanen.

Aste honetan jakin dugu ezkerreko intelektualen ospeko bi katedratiko (Coimbrako Boaventura de Sousa soziologoa eta Pompeu Fabrako Vicenç Navarro politologoa) kargutik kendu dituztela, askotariko abusuak salatuta. Ez da ohikoa. Kanpokook enteratzea, esan nahi dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.