Jira

Usaina

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dira denak arratsalde pasa delicatessen batean ardo beltzak dastatzen ibiliko, igandeetako gehigarrietan euren sexu jardunari buruzko erreportajeak argitaratzen hasi direla komentatuz, eta ez dira denak hartu hegazkina eta Machu Picchura abiatuko kamera digitalez armatuta, nola ba, makulua arrastaka daramala badabil makina bat, eguna joan eta eguna etorri medikutara bueltaka, errezeta bila, tentsioa hartzera, analisiak egitera, edozertara, koloretako pilulak gosaltzen ditu askok eta askok, ez dago autobusaren zain sortzen den ilara ikusi besterik; aspaldi idatzi zuen Harkaitz Canok: «Ospitale bat baino deprimenteagoa / gauza bakarra dago / eta ez da hilerri bat / baizik eta ospitalera doan linea erregularreko / autobus bat jendez betea».

Iritsi nintzenean, horrexek harritu ninduen lehenbizi, esan zidan Nadiak, zeinen ume gutxi, eta zenbat zahar. Zaharren hiria iruditu zitzaidan.

Domingo Eceolaza nafarrak hitz hauekin deskribatu gaitu:«Iruñeko jendetzak zorabiatu egiten nau, eta gainbeheran ikusten ditudan aurpegi mordoak zirrara sortzen dit. Hainbeste zahar. Afrikan ez da zaharrik ikusten. Kaleangaztetasuna ikusten da pasean».

Hemen, gaztetasuna pasea dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.