Angel Erro.
JIRA

Ustekabeko

2023ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Albistegietan ustekabeko deitu diote Bidenek Zelenskiri egin dion bisitari. Azken orduko burutazioa izan dela pentsa lezake batek, baina, ez, offeko ahotsak dio hilabeteak eman dituztela bisita (ezustea) prestatzen. Eta batek pentsa dezake, jakina, Amerikako Estatu Batuetako presidenteak ezin duela (kuadrillako lagun batek edo, agian zehazkiago, negozioko nagusi batek bezala) inprobisatu, bere mugikortasunak dakarren segizioagatik edo begiratu beharreko segurtasun neurri zorrotzengatik. Orduan, Kremlin zergatik zegoen abisatuta, jarraian esan duenez esatariak? Hor galdu naiz. Uler dezaket, errusiar gobernuak egun horretan Kieven gaineko erasoaldia egin ez zezan, gatazka benetan larritu nahi ez bazuten. Baina, orduan, nire ikusle senak galdetu dit zergatik deitu «ustekabeko bisita», norengan pentsatuta? Gero oroitu naiz (nazioarteko) politikan dena dela antzezpena (benetako politika aurretik jokatzen dela ezkutuan eta guk dena hainbat aste edo hileko atzerapenaz ikusten dugula).

Notizia amaitu da bi agintariak San Miguel monasteriotik irteten ari zirela hegazkinen aurkako sirenek jo dutelako irudiekin. Ez zegoensu eten tazito bat? Agian horixe zen ezustea, biek ala biek sustoa hartzeko itxura izan ez arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.