Jira

Zaharra

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Aspaldian ikusi gabea neukan auzoa, eta atzo, lagun zahar batekin garagardoa hartzen ari nintzela, alboan eseri zitzaidan ni konturatu gabe. Zarata guztia isiltzen denean, ETAren kontua amaitutakoan, ezker abertzalea beste guztiak bezalako alderdia bihurtuko denean, orduantxe ikusiko diagu nolakoa den benetan gure Euskal Herria.

Eta nolakoa duk ba?

Zaharra. Zaharra eta zuria; zaharra, zuria eta tradizionala, aberatsa, jatorra, kontserbadorea, atzerakoia, karka. Iraultza gora eta iraultza behera beti, baina gero mundu guztiak zeukak bere apurra galtzeko izua, dela asteburuetan eskiatzera joatea, dela sukaldari ospetsuren baten jatetxean bazkaltzea, dela oporretan munduko herrialde urrunen bateko pobreen bizimodua ezagutzea. Eta eskuin muturreko iritzi eta usteak ikaragarri ari dituk ugaltzen. Gure txikitasunak sortzen digun izua areagotu egin dik beste erlijio eta kultura batzuetako jendea etortzeak. Jendeak nahiago dik etxepean taberna edo diskoteka, meskita baino.

Alferrik izango gaituk ateoak, sekula ez zioagu utziko kristauak izateari.

Badakik zertaz idatzi beharko hukeen hurrena?

Banengoan ba ezer eskatu gabe etsiko ote huen.

Ezker abertzale tradizionalaz idatzi beharko huke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.