Angel Erro.
JIRA

Zailtasuna

2023ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain gutxi ezagututako pertsona batek aitortu dit bere lagun batek begitan hartua nauela, zergatik eta nire zutabe hauetako bat paratu diotelako azterketa batean, testu iruzkina egiteko-edo; eta ez du gainditu, noski.Ez omen zegoen testu hura ulertuko zuenik. Arrazoi osoa eman diot, eta are desenkusatzeko bideo bat grabatzeko ere eskaini dut neure burua, hura berriz gerta ez dadin neure aldetik guztia jarriko dudalaesanez.

Ez da lehen aldia.Nire arrebari ere behin egokitu nintzaion, orduan ez mailaz pasatzeko inolako probatan, horrek errieta saihetsi ez bazuen ere: «Ze zaila zaren, arraioa!». Gaizki eramaten ditut horrelakoak, zailtasuna ez baitut harrogarritzat, beti pentsatu baitut gauzak nahasian esaten dituenak ez dituela gauzak argi (eta nik, egia, ez ditut gauzak beti argi). Argitasuna, esan beharreko ezeri ihes egiten ez dionean, irakurlearekiko eta norberarekiko adeitasuna da. Jasoa eta zaila ez baitira sinonimo, ez eta hurbileko ahaide ere.

Hori bai, hizkuntza ikasten ari direnei edo bertan trebatuegiak ez direnei esaldi xinpleak, hiruzpalau hitzetakoak, emanda ez zaie inolako mesederik egiten; erdararako itzurbideaizateaz gain, guztion tresna ahulago egiten du pentsu zailenak argien adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.