Angel Erro.
JIRA

Zer egin

2015eko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pariskoa deitu, ez dakizulako zehazki zer izen jarri. Hurrengo egunera arte ez enteratu. Hurrengo egunean ere ez enteratuarena egin. Asteburu osoa eskura dituzun atentatuei buruzko erreportaje guztiak goitik behera irakurtzen pasa. Gauza bera egin Siriari buruzkoekin. Kalkulatu zenbat denbora itxaron beharko duzun gertatuari buruzko iritzi ez adeitsu bat plazaratzeko. Gauza bera bromekin. Ez asmatu seme-alabei gertatua nola konta. Parisko mapa batean bilatu joan den urtean ibilitako tokiren batean hildakorik egon den. Zeure burua hor irudikatu.

Larunbat gauean tabernako solasaldi arin batean ezin eraman analisien batez bestekoa.

Mundu osoan bakea desiratu. Munduan bakerik ez dela ohartu orain. Gerren motiboei buruz zeure buruari galdetu. Ez ulertu, edo ulertu nahi ez izan, Mendebaldeak eragindako edo parte hartutako gerrek ondorioak izatea. Buruan ez sartu hildakoak ere inportatu ahal direla. Frantziako banderaren koloreen apologia egin. Hiri bat bonbardatu.

Parisen alde egin otoitz. Ez egin otoitzik, ezta Parisen alde ere, baina ehundik gora hildakoez errukia izan. Gertukoak sentitu. Gatazka (zabalago) honetako errugabe bakarrak ez izateak errudun egiten ez dituela uste izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.