Angel Erro.
JIRA

Zirrara ala teknika

2023ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Poeta gazteek eragin dezaketen erakarpenaz zerbait ikasi dut aste honetan. Badaezpada: poeta gazteen testuez ari naiz. Batzuetan ez dira teknikoki biribilak, baina sentimendua aurrez aurre tratatzeko gauza izaten dira, gordinean. Nola ohartu naizen da bitxiena. Iruñean barna ibilita gogora etorri zait aspaldian zer sentitzen nuen San Fermin festak hasi baino aste bat edo bi lehenago: hiriak eztanda egin aurretiko tentsio latza, halako kitzikapen isil bat, jendearen hitzen artean edo gorputzetako keinuetan atzemangarria, kalean topatzen zenituen lagun eta ezagunek hedatzen zuten seinaleak.

Egunotan Iruñean sentsazio horien bila abiatu eta haien oroimena baino ez dut aurkitu. Garai horretako kitzikaduratik alderdi neurgarriak hauteman ditut soil-soilik (aspaldian ikusiko nituzke haiek ere, baina ez ikusia eginen nien): hornitze kamionetak; edari kutxak tabernetako biltegian ezin sartu eta bazterretan pilatuak; parkeak hesituta; ferietako langileak kasetak eta abar muntatzen izerditan, mekanikoki, ez niretzat lanean, nik bezala baizik; betiko lagunak elkartzeko uzkur, kanpoan direlako edo indarrak erreserbatu nahi dituztelako. Miraria ez balute bezala emozioek ekarriko, betebehar tekniko batzuek baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.