Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Kableak

2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Andoni Egañaren burua, kablez josia, satelite batean ontziratu aurreko adimen frogak egiten bezala. Bazter guztietan agertu da irudia, txapela Egañaren burura joan zen lau aldietan baino hedabide gehiagok egin dio jaramon zarauztarra, hainbat bertsozalerekin batera, protagonizatzen ari den ikerketari.Morbo handiz ikusiko nituzke Egañaren burmuinak, bertsoa botatzen hasi aurreko trantzean. Haien mugimendua. Haien atzera-aurrerak. Haien elkarren arteko txirikordak, zinta-dantzan bezalakoak. Ikusgarria behar du bertsoak irauten duen bitarteko mugimenduen koreografiak ere. Bertsoa bukatutakoan burmuinek egiten dutena ere ez da interesik gabea: ez dira, seguru, siestan hasiko, txaloek kulunkatuta.

Are kilikagarriagoa behar du burmuineneta bihotzaren arteko ezkontza ikusteak, baina ez diezazkiotela kableak jarri bihotzaren inguruan: emozioaren misterioa deskubrituta, bertsoak emozioa eta misterioa galduko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.