Kaioak

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Siberiako Soloverstskiye irletan kartzelariek tiroka hiltzen omen zituzten kaioak, hegaztiek ez zezaten Gulag-eko presoei egindako torturen berri zabaldu munduan zehar (Tzvetan Todorov-en Les abus de la memoire / Los abusos de la memoria saio labur guztiz interesgarrian irakurria).

Gurea bezalako gizarte aurreratu batek baditu presoen torturak isilarazteko mekanismo inteligenteagoak. Eta ekologikoagoak. Nahiz NBEn ere salatua izan den, nahikoa dugu lege antiterrorista indarrean -zein espresio zehatza!- mantentzea; nahikoa dugu torturak salatzen dituen oro gezurtitzat jotzen eta torturatzaileak konplot gaizto baten biktima bihurtzen dituen prentsa fidel-fidel bat.

ETAk bere kideei aholkatzen dien torturak salatzeko gomendioaren aitzakiapean, degradatu egin dugu torturaren kausa, duintasun guztia erauzi diogu hain gai terribleari.

Gure miseria moralaren beste kapitulu triste bat idazten ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.