Hitz beste

Kaleidoskopioa

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Motibazio bereizia neukan Sarriren saioari ekiteko: Pedro Hilarion Sarrionaindia, Garaiko fraide frantziskotarra eta bereber hizkuntzaren lehen gramatikaren egilea, Afrikara joan zenean, Jose Lertxundi oriotar arabista zen bertako prefekturako buru. Baina bi fraideen lanen eta ibilerei buruzko saio akademiko konbentzional bat izan zitekeena, kaleidoskopio sekulakoa bihurtu du idazle benetako baten lumak, eta epaimahaiak zuzen esan duen eran, kultura aniztasunaren aldeko aldarria oparitu digu Sarrik.

M.C. Escherren irudietako eskaileretan egindako bidaia batekin konparatu zuen Joxemari Iturraldek:eskaileretan gora zoazelakoan, itzultzen ari zara; uste duzunean itzultzen ari zarela, aurrera zoaz, Escherren eskaileretan sekula ez baitago garbi mailek noiz egiten duten gorantz, noiz beherantz. Artean ere halatsu: bidaia ez da sekula norabide bakarrekoa, zuzena, atzera bueltarik eta kontraesanik gabea…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.