Marteko argazkietan kanal luze batzuk ikusten omen dira, kanalek gure antzeko izakiek eginak behar dute derrigor, bizitza dago han! Itzulpen oker batetik dator dena: Schiaparelli astronomoak, arrakala batzuk ikusi ostean Marteko mendiz mendiko tarteetan, kanalak deitu zien, italieraz hala deitzen baitzaie mendi arteko arrakala naturalei. Ingelesek, ordea, canals itzuli zuten (kanal artifizialak) eta ez channels (kanalnaturalak). Horra, labur, Marten bizia egon izanaren ustea, hortik martetarrei buruzko liburu eta filmak, hortik yankiek bazkatutako martetarren (barbaroen, besteen...)kontrako beldurra, hortik Orson Wellesek barreiatutako izua martetarren inbasioa iragarriz irratitik, hortik Iñaki Zubeldiaren «Euskaldun bat Marten» haur istorioa ere...
Hotsa da Schiaparelli ontzia txiki-txiki eginda geratu ote den Marte jota. Ez dut esperantzarik galdu nahi iritsiko zaigula albiste zehatzagorik Marteko kanal informatiboren batetik.

HITZ BESTE
Kanalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu