Aurkezleak nolako gizartea amesten duen galdetu dio institutura hitzalditxo bat ematera joan den jubilatuari, eta agureak ilusio handiz ekin dio solasari: «Berdintasuna bilatzen duen gizarte bat nahi nuke nik, eskubide eta betebehar berdinak dituzten herritar berdinez osatua. Askatasuna segurtasunaren, gogortasunaren, zigorraren gainetik jartzen duena. Imajina daitekeen herritar ankerrenarekin ere eskuzabal jokatzen duena eta ez mendekuz. Ahulenen aldeko lana bere betebeharraren eredu eta marka dituena». Pausa laburra egin du.«Tokitan gaude!», atera zaio, eta eztulka hasi da, ito behar duela ematen du. Aurkezleak basokada bat ur pasatu dio. Agureak eztarria garbitu du, baina begirada ilundu zaio, ematen du hasierako ilusioa itzali zaiola.
«Atzeraka goaz karramarroak bezala», segitu du hizketan, eta bere belaunaldiak oraintsu arte irabazitzat zeuzkan konkista galduak eta galtzen hasiak kontabilizatzen hasi da.

HITZ BESTE
Karramarroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu