Itsaspeko gerra-ontzien filmak oso klaustrofobiatsuak izaten dira. Pertsona asko espazio labur itogarrian, itsaspeko satorrak balira bezala bizi beharra, ikusten ez den etsai baten itzal luzea, kanpoan gertatzen denari buruzko informaziorik eza, itsasoaren beraren mehatxua…Bizitzaren tentsioak muturrera eramateko habitat egokia da itsaspeko gerra-ontzi bat. Zineak etekin ederrik atera dio aukerari.
Segurtasun nuklearrari buruzko Seuleko goi bilerak Tony Scott-en Crimson Tide (Marea gorria) filmean ageri den demokraziari buruzko jarduera politiko gero eta zinikoagoa ekarri dit gogora (Irak, Afganistan, Korea…). Txetxeniako krisiaren erdian, Alabama itsaspeko ontzi amerikarra gerra nuklearra leherrarazteko zorian dago. Marinel batek demokraziaren izenean egingo duten izugarrikeria salatu duelarik, ontziko kapitainak erantzuten dio:
«Hemen demokrazia defendatzeko gaudek, ez demokrazia aplikatzeko».
Hitz beste
Klaustrofobia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu