Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kolokan

2015eko abenduaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako egoera politikoa ikaragarri hurbildu omen da Italiakora. Horrekin esan nahi dute indar paretsuko lau alderdi egoteak gobernazioa zailduko duela, ez dela oreka politikorik egongo, gobernagarritasuna ia ezinezkoa izango dela. Baina esaten ez dutena da bipartidismoaren esku zuriek zilegiztatu dutela ustelkeriaren atzaparrek arpilatutako guztia; esaten ez dutena da boterearen orain arteko txandakako partiketak zenbat kakaztu duen politika; esaten ez dutena da nola indargabetu duten hiru botereen arteko autonomia, nola malurtu duten justizia beren interesen askan.

Ugaritasun politikoaren arriskuak versus bipartidismoarenak? Teorian behintzat, lau alderdiren arteko kontrolakzorrotzago zaindulo luke marra gorria, eta aukeran nahiago kolokan bizitzera ohitutako gobernagarritasun prekario bat, gehiengoen txulokerian oinarritua baino. Ez dago Italia deabrutu beharrik: Espainiako ereduak erruz soberan du lizunetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.