Oholtzatxo gaineko altare aurrean pulpitu laikoaren aurrean mitin-zelebratzaile gizonezkoa, haren ezker-eskuin amen-amen egiten duten kabildokide eta bereter beretarrak. Promesekin jositako letania (zergak arinduko ditugu, eskerrak zuri jauna; denetarik aldatuko dugu, deusetik sortuko, eskerrak zuri jauna...). Pantomimako inork osorik ez dakien kanta aberkoiren bat. Entzun bitez beren arteko txaloak, mitin-emailearen aurrean ez baitago jarraitzailerik, hooliganik. Sermoilaria basamortuarentzat aritu dela esan liteke. Hedabideek bertara bidalitako kazetari hasiberri bakan batzuk ez baleude bertan, munduak ez luke mitinaren berri izango...
Igandeko boz-emaileen artean agnostikoak eta fede gutxikoak izango dira asko eta asko. Etsiak, mesfidatiak, nekatuak, kabreatuak, zertara doazen ere doi-doi dakitenak. Bozkatzera joango ez balira okerragoa litzatekeela sinetsi nahi luketen konformitate neurrigabeko herritar zintzoak-edo...

HITZ BESTE
Konformitate handiz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu