Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kopia lausoarena

2017ko otsailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Odon Elorzak esan berri du Patxi Lopez Sanchezen «kopia lauso» samarra dela eta nahiago duela orijinala. Euskara klaroan: Lopez fotokopia bat omen, eta, gainera, kaskar samarra. Orijinaltasuna da, nonbait, zilegitasuna eta faroa. Zein larretan dago, ordea, sozialisten iturri orijinala? Pablo Iglesiasek sortutako alderdi hartan, Suresnesen, marxismoari uko egin zioten puntuan, gaur egungo kaosean? Nola ulertu behar da orijinaltasuna, sustraien gisa ala nobedade moduan? Purismo ideologikoaren galbahean ala posibilismoaren praktikan? Antzeko debateetan dabiltza Ahal Dugu-koak ere, eztabaidok ez dira soilik alderdi zaharren kontuak: politikagintzaren muin-muinean daude.

Duinagoa omen da, zioen Herman Melvillek, orijinala izateko bidean huts egitea kopia hutsean porrot egitea baino, baina nago kategoria artistikoek gutxi balio dutela politikan, nahiz politikari asko artistak izan zorabioa bera ere mareatzeko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.