Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Lagunak

2013ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Truman presidente ohi estatubatuarrak zioen Washington-en lagunen bat nahi duenak ondoan, hobe duela bere txakurrarekin joatea. Obamak lagun mordoa bildu zuen joan zen asteleheneko aginte-hartze ekitaldian. Orain lau urte baino askoz ere gutxiago, ordea: lagun asko galdu du bidean. Ez du asmatu orduko konfiantzari eta ilusioari eusten, bere politikak ez du espero bezala luzitu. Bi gerra eta krisi ekonomikoa izan ditu alibi. Baina bidean hainbeste lagun galdu izanak badu zerikusirik agindutakoak ez bete izanarekin ere: lorpen sozialen balantzea ez da espero zena izan; eta Guantanamo ez ixteaz gainera, bera agintera iritsi zenetik Afganistanen eta Iraken atxilotutako zibil eta gerrillariek ez dute inolako berme juridikorik.

Mundu hobeago bat aginduz hasi du bigarren agintaldia. Azkena du. Lau urte barru ez dugu jakiterik izango zenbat lagun geratzen zaion txakurraz kanpo, zenbat galdu/irabazi dituen bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.