Beste aldera begira dezakegu, edo arrazoi askorengatik antzeztu ez garela inoiz begira geratu; baina momentu batetik aurrera, telebistan entretenimendurako egiten den aukera tonto bat baino gehiago izatera iritsi da. Bai, bera, Belen Esteban, gustatu edo ez, nor den inori azaldu behar ez zaion hori, aspaldidanik ereiten ari den anti intelektualismo erreakzionario katolikoaren gailurra.
Hala ere, jende duina asaldatzen hasten denean eta eskatzen gure denbora zerbait probetxugarriagoan pasa dezagun, kutsu klasistadun argumentuz iraintzen denean pertsonaiaren jarraitzailea, hazten zait niri kuriositatea. Erabilgarriago, lanetik irten, eta ezertan ez pentsatzeko ordu pare bat hartzen dugulako minbiziarentzat sendagarririk ez egotearen errudun bagina bezala. Ni Belen Esteban fenomenoak zerbaitetan izorratzen banau, horretantxe da; entretenimendu sofistikatuak sortzeko saiakera baztertzen da audientzia ziurtatzen duenez.
Mila gorabeheraren ondoren, Telecincok mila klimaxetan dosifikaturik, azken aldian, bere senarra beste batekin oheratu zela jakin zenean, Interneten bere heriotzaren berri eman zen, gezurra izanik, baina oso hedatu omen zen kontua. Berto Romerok idatzi zuen desio ezkutu baten azaleratzea zitekeela Belen Esteban fenomenoa kontrolaezin bihurtu omen delako. Niri ez zait iruditzen, oso kontrolatua iruditzen zait, eta heriotza iragarpen horrek pelikuletan protagonistak berean jarraitzen badu ordain dezakeen prezioaz informatzen zaigunean egiten denaren pareko dela, tentsioa eta interesa handitu. Nik honi esperimentu tragiko baten antza hartzen diot kasik; inoiz ez genuen ikusi giza animalia bat hain zelataturik, hain telebisaturik, presioa gero eta altuago, ea aguantatzen duen, ea aurpegia nola degradatzen zaion, ea diabeteak hiltzen duen edo zerk... ez dakit heriotza ez den emaitza batekin konformatuko garen, batzuk «ikusten?» esan dezaten, besteek Lady Di-ri negar egin zitzaion bezala egiteko. Zitalak izan gaitezke entretenitu nahi dugunetan.
Belen Esteban
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu