Beste alga bat

Garazi Goia.
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Xabier Gantzarainek aurreko astean idatzi zuen zutabean giza alga baten ikuspegitik egindako Europari buruzko gogoeta gustatu zait. Portugal eta Irlandako egoera ekonomiko larriaz ari zen.

Ez naiz ekonomia kontuetan aditua, eta, akaso, horregatik niri ere galdera asko datozkit burura.

«Europa bertan behera erortzen bada, Alemaniak ez duelako ahal duen guztia egin izango da; eta, ez bada erortzen, Alemaniari esker izango da» irakurri dut egunkarian.Beste zutabe batean, Thomas Mann idazleak 1952an esan eta ordutik ezaguna egin den esaldia aipatzen dute: «Europar Alemaniabat nahi dugu, ez Europaalemaniar bat».Dilema antzekoa sortu da berrogeita hamarurteren ostean, baina testuinguru guztiz ezberdinean. Balantza alde batera eta bestera. Nork irabaziko du?

Irlanda guztiz ez hondoratzekoegitasmo bat aurkeztu du Irlandako Gobernuak:«Recovery plan»dio izenburuak; osobaikorra deritzot , benetan arazoa konpontzea posible dela daramalako horrek inplizituki.Nola lortuko dute? Nondik etorriko da dirua?

Eric Cantona futbolari ohia ikusi dut bideo batean,bankuetatik diru guztia ateratzeko eskaria eginez, bankuen aurkako masa-mugimendua sor dadin. Cantona? Ekonomiari buruz aholkulari?

Espainia izango da hurrena hondoratuko dena. Irakurri ditudan ia egunkari guztietan, hori diote. Baina, noiz gertatuko da?

Bide Ertzean taldearen melodiak ditut lagun zutabe hau idazten ari naizen bitartean. «Don Inorrez deitzen didate», esanez hasten da abestia. «Eta ni sasi artean iratzarritako izurde bat naiz»,jarraitzen du. Erabakiak hartzeko ahalmena ez dugun jende gehiegiri galderak sortu zaizkigu.Beldurra, kezka, zalantzak eta galdera gehiago. Bakarrik gaude. Ezin dugu ezer egin. Giza algakgarela sentitzea bezala da. Edo sasi artean iratzarritako izurdeakbestela. Berdin da, arnasa har dezakegu baina ito egiten gara; edo, ito egingo gara, egunen batean, apika,lurralde guztiak hondoratzen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.