Larrepetit

'Boutade'

UXUE APAOLAZA
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Aspaldi entzuten zaie kazetariei galderarik egin ezin den prentsaurrekoen kontra, arrazoiz, eta oro har erantzunak beren baitako galderaren bati ematen dizkiotenen kexu. Aste honetan bertan Camps & Ciak eman dute horren inguruko ikasgaia. Gainera, panfletotik publizitatera pasata gaudenean eta ez erantzun nahiak interes pertsonalaren usaina duenez besteak beste, agian ordaindu egin behar lukete komunikatu edo bideoak komunikabideek argitara diezazkien, are elkarrizketak, El Corte Inglesek ordainduko duen eran informatiboko aurkezleak publizitatea egiten dien neska agurtzeko «Rosa, esperamos que por lo menos tu nos traigas alguna buena noticia. ¿Alguna oferta?». Ba su eten bat, otoño/invierno (primavera, Floren Aoizen hitzetan); eslogana: iraunkorra, egiaztagarria eta orokorra. Cospedalen estiloan, bideoz.

Ohitura honek estetika bisualenera eramaten gaitu narrazio konplexurik ezean —Mao Tse Tungen gorte kontuak irakatsi zizkigun irakaslearekin gogoratzen naiz, argazkian bakoitza non jarririk zegoenaren arabera ondorioak ateratzeko eskatzen zigunean—, eta mezuak esloganaren kriterioz baloratzen dira. Komunikatuan begiratu ditugu, eta, itauntzen duguna ikusiz, argi aldaketa, mahai mikrofonoak, kaputxak, ukabila igotzeko keinu mantsoa... Kultura bisualaren ondorio izango dira azken egunetako atxiloketa telebisatuak ere, esloganak, Rubalcaba, «esta es una buena noticia, pero no es la noticia», brainstormingaren garaile.

Javier Vizcainok hasten zuen zutabea «ETAk agenda markatzen ez digunez, atzo eguerdiko hamabietan ia denok hatz tontoaz Gara-ren edizio digitala berritu eta berritu ari ginen» idatziz, ni barne, eta ez dakit ukatzerik izango nukeen morboagatik zela esango balidate, hurrengo hamar minutuak dramatismo handiz pasa, mendebaldar klase erdikoak gutxitan ahal duen eran eta guztia boutade handi bat dela iruditzen zait,asper nazakeen zerbait, ahaztuko banu antzerkia hainbeste odol eta sufrimendu injusturen gainean dela, nire zinismoa seinalatzen didatenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.